XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aiako Elkano

Aiako Elkano Gipuzkoako auzorik ederrenetarikoa dugu.

Duela urte gutxi batzuk arte ez zuen errepiderik eta bertara heltzeko Indamendiko mendi-hegalak zeharkatu behar ziren.

Santa Kruz ermitatik ikusita, Elkanoren erromes ziluetak harritu eta erakarri egiten zuen aldi berean.

Bai, Elkano babesleku txiki gisa agertzen zitzaigun, elizako dorre txiki eta auparia erakutsiz, gaztelubegi baten antzera Urolako ibilbideak Zarauzko beheko lurretarantz zekarren ibiltariari begira.

Oso estilo gotiko zaharreko Elkanoko San Pedro parrokia horrek, Askizuko San Martin eliza eta hurbilago dagoen Urtetako San Sebastian ermita dakarzkigu gogora.

Bere arku zorrotzeko portadak, lore-motiboz apaintzen ditu kapitelak.

Absidean, Ekialdera, eguzkia irteten den lekura begira, bi leihate fin eta arrosatxo bat nabarmentzen dira.

Hala ere, aurkako aldean, bere funtzio funtsez erlijiosoari kontrajarri nahiean bezala, lau gezileiho luzek horma zabalak urratzen dituzte Urdaneta eta Aizarnazabalgo bidexken bila, bai eta Altzola, Aia, Zarautz eta Getariatik datozenen bila ere.

Hau da, Aiako Elkanok gure geografia zartatuko oso bidegurutze garrantzitsu bat okupatzen edo, hobe esan, menderatzen zuen.

Elizaren barruan, erretabloan San Pedroren irudi bat da nagusi.

Horman sartuta, sagrarioak bere linea arkaikozalearen erliebea marrazten du.

Gaur egun tenpluak ez du bataio-harririk, ez eta hilerririk ere (...).

Elkano 1949an.